Infobeaz

Bilbao Bizkaia Film Commission aurkeztu dute

filmcommission1Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia Film Commission aurkeztu dute, ikus-entzunezko produktuen, film luzeen, animazioen, film laburren, dokumentalen, sailen, iragarkien eta erreportajeen grabazioak kudeatzeko, sustatzeko eta erakartzeko zerbitzua.

Hazten ari den eta jarduera eta lana sortzeko gaitasuna duen sektore batek eskaintzen dituen aukeren jakitun, otsailaren 13an, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Udaleko Kultura Sailaren eta BEAZ eta Bilbao Ekintza sozietate publikoen bitartez.

Horren arabera, Bilbao Film Commissionek, 2006an sortutako zerbitzuak, Bilbao Bizkaia Film Commission izaera hartu du. Erabaki horrek lehentasunezko bi erronka hauei erantzuten die: alde batetik, hiria eta lurraldea ikus-entzunezko ekoizpenen lehentasunezko helmuga gisa finkatzea eta, bestetik, sustatzaileei konpromiso instituzionala, segurtasun juridikoa, konfiantzazko kudeaketa eta arreta pertsonalizatua bermatzea.

Desde la firma de dicho convenio se han atendido 62 producciones, desde largometrajes a spots, pasando por documentales, videoclips y programas de televisión.

Bilbon eta Bizkaian filmatzeko interesa duten nazioarteko, estatuko eta tokiko proiektuentzat “leihatila bakar” gisa dihardu Bilbao Bizkaia Film Commission. Ekoiztetxeek modu pertsonalizatu eta zuzenean jasotzen dute informazio osoa: zerga pizgarriak, ekoizpenari laguntza emateko neurriak, legezko izapideak, espazio publikoaren erabileraren kudeaketa, zirkulazio eta segurtasun baimenak, kokalekuak eta ikus-entzunezko industria. Bilbao Bizkaia Film Commissionen helburua sektorean ospea eta tokia hartzea da, hirian eta Lurraldean garatzen diren ekimen zinematografikoei eta ikus-entzunezko ekimenei laguntza “nahierara” emanez.

 

, , , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA