Infobeaz

Abian dago Energy Intelligence Center-en lehen proiektua

energy16Energy Intelligence Center-en aurrera eramango den lehen proiektua mugikortasun iraunkorreko unitate bat sortzea izango da. EIC Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Foru Sailak legealdi honetan dituen bederatzi proiektu estrategikoetako bat da eta Petronor-en laguntza du.

EICren helburua Bizkaia, eta baita Euskadi ere, energiaren nazioarteko lehiako gune moduan kokatzea da. Alde batetik  lehiakortasuna eta gure enpresen nazioarteko presentzia finkatuz. Eta, bestetik,  eragin erakarlea duten proiektu handien garapena bultzatuz. Aldi berean, abangoardiako teknologien garapena sustatuz eta, era berean, gure enpresen nazioarteko ezagutza eta aintzatespen handiagoak lortuz.

Energiaren sektorea industriaren funtsezko oinarrietakoa da Bizkaian. Euskadin 350 enpresa inguru dira sektoreari lotuta daudenak eta munduan duten fakturazioa 47.000 milioi eurokoa da; horietatik 15.000 milioi Euskadin fakturatzen dituzte eta 12.000 milioi, Bizkaian. Gure lurraldean BPGren 7,5 da. Energiaren euskal sektoreak 63.000 enplegu  sortzen ditu mundu osoan; horietatik 21.000 Euskadin eta, Bizkaian,  13.400.

Aldundiak eta  Petronorrek  mugikortasun iraunkorreko etorkizuneko proiektuak identifikatzeko lankidetzan jardutea adostu dute horretarako berariaz mugatuz hiriaren esparruan eta inguru europarrean eragina izango dutenak. Horiek ez ezik, Oil&Gas sektorearen inguruan   jarduera ekonomikoaren gune bat sortzeko eta hornitzaileen gaitasun teknologikoa eta  ingurumeneko eragingarritasuna sustatzeko lan egingo duen unitate bat garatzeko aukera aztertuko dute.

 

, , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA