Infobeaz

Bizkaiko Aldundiak Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du

goazen-rementeriaUnai Rementeria ahaldun nagusiak Euskalduna Jauregian Bizkaia Goazen 2030 aurkeztu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren berehalako ekintza-estrategia Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu-plana, data, inbertsio eta hartzaile zehatzekin 120 jarduketa barne hartzen dituena.

ā€œEstrategia horren bitartez, eguneroko jarduera osatu eta Lurraldearen lehentasunetara bideratu nahi dugu: jarduera ekonomiko handiagoa eta kalitatezko enplegu gehiago duen Bizkaia; gizarteari eta lurraldeari dagokionez kohesionatuagoa dagoen Bizkaia, guztiontzako aukera berdinekin; munduari eta aukera globalei lotuagoa dagoen Bizkaia, eta administrazio modernoagoa, hurbilagoa eta arduradunagoa duen Bizkaiaā€ azaldu du Rementeriak.

Goazen 2030 planaren 120 ekintzen artean ā€“guztira 652 milioi euro baino gehiago baliatu ditu Aldundiakā€“ daude Elkarlanean programa; lurraldeko enpresen arteko partzuergo-, fusio- eta aliantza-politika bati ekiteko; Energy Intelligence Center martxan jartzea, Bizkaiko energia-sektorea dinamizatzeko eta Enpresak nazioartera zabaltzeko 800 proiektu babestea.

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA