Tag Archives: BIC Bizkaia

Programa Egin eta Ekin de impulso al emprendimiento joven

El 10 de marzo, el IES Botikazar Bhi visitará la incubadora BIC Bizkaia, lo hará en el marco del Programa Egin eta Ekin, una iniciativa impulsada por la Diputación Foral de Bizkaia para promover el emprendimiento en el ámbito educativo y fomentar el espíritu innovador desde edades tempranas.

Gazteen ekintzailetza bultzatzeko Egin eta Ekin programa

Martxoaren 10ean, Botikazar BHIk BIC Bizkaia inkubagailua bisitatuko du, Egin eta Ekin programaren baitan. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du, hezkuntzaren arloan ekintzailetza sustatzeko eta espiritu berritzailea bizialdian goiz pizteko.

BIC Bizkaiak 10 urte betetzen ditu

Abenduaren 19an, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko auditorioan BIC Bizkaia X. urteurrena ospatuko da. Bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen eta Beazek kudeatzen duena.

Provider-en 3. edizioa. Etorkizuneko fabrikaren negozio-hornitzaile berriak

Urriaren 21ean hasiko da Provider Programaren hirugarren edizioa. Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak sustatzen dute, Lanbide Heziketatik abiatuta etorkizuneko industriarako irtenbideen negozio-hornitzaile berriak sortzen laguntzeko. 

Provider: Lanbide Heziketa, 4.0 industriarako konponbideen hornitzaile gisa

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikak Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako programa jarri dute martxan. Provider du izena, eta etorkizuneko industriari irtenbideak emateko negozio hornitzaile berrien sorrera bultzatzea du helburu.

Merkataritza bizkortze-programa, 2018ko BOF_eko berritasun nagusia

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Telefónicak beren lankidetza berriztatu dute Bizkaia Open Future_n. Bigarren urtez Bizkaiko ETE, startup eta enpresa erreferenteek aukera izango dute berrikuntza irekiko programa batean parte […]

Nazioarteko ordezkaritza BIC Bizkaia inkubagailua eta enpresak ikusten

Norvegiako unibertsitateek osatzen duten Euraxess sareko ordezkaritza bat eta Brasilgo Associaçao Nacional de Entidades Promotoras de Empreendimientos Inovadores  (Anprotec) elkarteko beste bat BIC Bizkaia eta bertako zenbait enpresa ikusten egon dira irailean.