Infobeaz

ON Bizkaia Sarien 2019ko edizioa

ON Bizkaia Sariek Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailak bultzatu eta Beazek kudeatzen dituen programen laguntza jasotzen duten proiektuak goraipatzen dituzte urtero. Gainera, ekintzailetzan egindako ibilbidea errekonozitzeko ere bi sari daude.

Jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeko aurreikuspenak betetzea da balorazioetan pisu handiena duen irizpidea, baina proiektuen interesgarritasun eta berezitasuna ere aintzat hartzen dira.

Hori bezain garrantzitsua da saritutako 7 enpresek batera eskaintzen duten irudia Bizkaiko ekonomiaren bizitasuna erakustea.

Bizkaia Enpresa bileran eman ziren eta 2019ko edizioan hauek izan dira enpresa saridunak: Laip, Mercules, Wegow, BAS Corporation, Pronutec, The Art of Discovery eta Ubikare  .

Berrikuntza proiektu saria: LAIP

Laip makina-erremintetarako euskarriak fabrikatzen dituen familiako enpresa bat da. Belaunaldiz belaunaldi egin dute jarduera hori, 1957an Ermuan lantegi txiki bat ireki zutenetik. Beti beren sektoreko abangoardian, atzo teknikarik tradizionalenak menderatzen bazituzten egun espezialistak dira digitalizazio-teknologietan, zehazkiago fabrikazio eranskor eta 2D inprimaketan. Gaur egun Abadiñon kokatuta dagoen enpresak 30 langile dauzka, 9000 erreferentzia ditu bere produktu-eskaintzn eta 45 herrialdetan dago.

Nazioartekotze proiektu saria: PRONUTEC

1986n Arrankudiagan sortu zen familiako enpresa honek ekipo-ondasunak fabrikatu eta merkaturatzen ditu tentsio baxuko banaketa elektrikorako. I+G+b-ari ematen dioten lehentasunaren ondorioz lider dira beren sektorean eta zabalkunde-prozesu bati ekin diote. Gaur egun merkataritza ordezkaritza dute 60 herrialde baino gehiagotan eta bulegoak Argentina, Dubai, Alemania eta Polonian,eta Australiako merkatuan sartu berri dira. Nazioartean egindako salmentek estatuan lortutakoak bikoizten dituzte.

Bizkaia sortzailea proiektu saria: MERCULES

Artisau-lana, kalitatezkoa eta diseinu propioarekin. Horrelaxe definitzen du bere burua Merculesek, eskuz egindako larruzko osagai esklusiboak egin eta luxu eskuragarria defendatzen duen markak. Duela sei urte Getxon sortua, enpresak gaur egun bi denda propio dauzka Bizkaian eta Madrilen eta nazioarteko merkatua konkistatzea lortu du, marka anitzeko denden bitartez Japonian, Ingalaterran eta Frantzian ere dagoela.  On-line salmentari ekitea eta egunez egun beren burua berrasmatzeko paregabeko gaitasuna haren garaipenaren gakoetako bi dira.

Gizarte ekintzailetza eta berrikuntza proiektu saria: UBIKARE

Enpresa honek menpekotasuna duten pertsonentzat etxeko zainketa-zerbitzu osoa eskaintzen du. Ubikare duela bi urte sortu zen gizarte-osasun sektorean konponbide berriak eskaintzeko eta, esate baterako, jende nagusiak bere etxean bertan bizi eta arreta jasotzeko duen nahiari erantzuna emateko. Haren erronka auto-zainketa, independentzia eta elkar-erantzukizuna sustatzea da, arreta albait gehien pertsonalizatuz. Horretarako diseinatu duten softwareak aukera ematen du osasun fisiko, mental eta emozionalaren plan espezifiko bat diseinatzeko, profesionalek gain-ikusia, eta lasaitasun eta segurtasuna ematen die zaintzaileei zein zaindutakoei.

Enpresen sorkuntza proiektu saria: THE ART OF DISCOVERY

Hamar urte baino gehiagotan farmazia industrian lortutako esperientziatik duela 3 urte The Art of Discovery sortu zen. Haren helburua zahartzea geldotu eta gure bizi-kalitatea hobetuko dituzten farmako eta sendagaiak ikertzea da, hondamendi-gaixotasunak ere geldituz, besteak beste tuberkulosia eta malaria.   Arlo honetan egindako ikerketen ondorioz Bill Gates fundazioaren laguntza jaso dute. Ez da jaso duten mundu-mailako errekonozimendu bakarra; gaur egun bezeroak dituzte AEB, Japonia, India eta Australian.

Startup ibilbide saria: WEGOW

Izandako esperientzia pertsonalaren ondorioz, Wegowen bi sustatzaileek gizarte sare bat sortu zuten 2015ean, beren artista kutunek joko zuten kontzertu eta jaialdiei buruz informazioa partekatzeko.  Proiektua bilakatuz joan zen, zuzeneko musikaren sektorean erreferentziako plataforma bihurtu arte. 2016an Nvivo enpresaren %100 eskuratu zuten; 2018an akordio globala egin zuten Airbnb-rekin. Gaur egun 19 herrialdetan daude, milioi t’erdi erabiltzaile lortu dute hilero eta %160 hazkunde-tasa lortu dute azken ekitaldian.

Spin-off ibilbide saria: BAS CORPORATION

En 2013 varias pymes de Bizkaia, con más de 50 años de trayectoria industrial, constituyeron BAS. Tenían un gran objetivo: contribuir a hacer del mundo un lugar más sostenible y una estrategia concreta: desarrollar proyectos integrales de plantas industriales e infraestructuras energéticas. La complementariedad de las distintas empresas que forman el grupo y la incorporación, poco a poco, de nuevos socios con importantes capacidades técnicas y financieras, han sido claves para acelerar la trayectoria de BAS. Hoy la corporación trabaja en 16 países y afronta importantes proyectos e inversiones.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA