CAF Mass Transit Hub trenbide kontroleko eta seinaleztatzeko soluzio integralen diseinuan eta horniduran espezializatutako enpresa teknologikoa da. CAF Taldeko filiala da, enpresak trenen eta trenbide materialen fabrikazioa seinaleztatzeko ekipo propio batekin osatzeko hartutako erabakitik sortua, aukera emango baitzien zerbitzu integrala emateko eta nazioarteko askotariko lizitazioetan sartzeko. 2022. urtean MTHub sortu zuten –Mass Transit merkaturako soluzio teknologikoak garatzeko bikaintasun zentroa–, Zornotzako AICenteran kokatutakoa. Harrez geroztik ahalegin handia jarri dute talde oso kualifikatua sortzeko, 90 pertsona baino gehiago dituena jadanik, bai eta hiri mugikortasuneko haien lehenengo soluzioak ziurtatzeko ere, espezifikoki zirkulazioaren kontrol adimendunaren arloan (CBTC).
