Infobeaz

B-Venture 2022

Urriaren 18an eta 19an Euskalduna Jauregiak B-Venture ekimenaren zazpigarren edizioa hartuko du. “Espainiako iparraldean ekintzailetzari buruzko biltzarrik garrantzitsuenak” berriz elkartuko ditu enpresa emergenteak 70 inbertitzailerekin baino gehiagorekin. Aurten hautagaien kopurua (182) izugarri igo da. 

Edizio honetan parte hartzeko hautatu diren 25 startupetatik hamar Bizkaikoak dira: Alvearium, Atiran Security Group, Baea, Euskooters, Legit.Health, Lup, Profesiolan, VanLocker, Woza Labs, eta Yuït.

Ezagutzea ez da B-Ventureren helburu bakarra. Startupak aurkezteaz gain, programaren barruan hitzaldiak, mahai-inguruak eta jendeari irekitako tailer praktikoak daude. Era berean, 2.000 m2-tik gorako erakusketa-espazioa egongo da talentuaren bila dabiltzan inbertitzaileak, bizkortzaileak, kapital arriskuko funtsak eta korporazio handiak elkartzeko.

Aukera paregabea da, batik bat garapenaren etapa goiztiarrean edo hazkuntza-fasean ageri diren proiektu eta enpresetarako, informazioa jaso dezaten, ekintzailetzarako dauden laguntzak ezagut ditzaten eta kapital arriskuko funtsekin, finantza-erakundeekin, “business angels” deritzanekin, inbertitzaile partikularrekin eta bizkortzaileetako nahiz korporazio handietako arduradunekin harremana ezar dezaten.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA