MassChallenge-Biscay, beste deialdi bat zabalduko dugu

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

MassChallenge-Biscay, beste deialdi bat zabalduko dugu

2019ko 12 otsaila/8:00 am - 2019ko 24 otsaila/5:00 pm

Zenbait egunen buruan MassChallenge-Biscayren 4. edizioan eskaerak egiteko epea zabalduko dugu. Programa honek aukera ematen die Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei Bostonen bizkortze-lantegi trinko batean parte hartu dezaten eta urtero MassChallengek antolatzen duen munduko lehiaketan sartu ahal izateko.

Ekintzailea bazara edo enpresa bat badaukazu, nahiz eta hasierako garapen-faseetan izan, eta zure proiektua sendotzen aurrera egiten jarraitu nahi baduzu; hazkundea izateko potentziala duen edozein sektoretan produktu edo zerbitzu bat badaukazu, esperientzia hau bizi dezazun animatzen zaitugu.

Horretarako eskaera aurkeztu beharko duzu otsailaren 12tik 24ra. Lehenengo aukeraketan hurrengo fasera pasatuko diren 25 startupak erabakiko dira, eta beren proiektua defendatu beharko dute martxoaren 11tik 13ra Bilbora etorriko den MassChallenge-ko lantalde baten aurrean, apirilaren 1etik 4ra Bostonera joango diren 15 enpresak aukeratuz.

Aurrera egitea lortzen dutenak boot camp batean egongo dira, gastu guztiak ordainduta. Gainera, beste sailkapen batek MassChallengeren munduko finalerdira joateko aukera emango lieke.

MassChallenge-Biscay 2016an Bizkaiko Foru Aldundiak eta MassChallenge enpresa-bizkortzaileak  Bostongo eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren artean zubiak eraikitzeko 2016an sinatu zuten akordioaren fruitua da. Honezkero 40 startupek egin dute ekarpena.

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 12 otsaila/8:00 am
Amaiera:
2019ko 24 otsaila/5:00 pm
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA