- Home
- Zure enpresa proiektua mentore-talde baten ikuspegitik
Zure enpresa proiektua mentore-talde baten ikuspegitik

- Ekitaldi hau amaituta dago
Zure enpresa proiektua mentore-talde baten ikuspegitik
2019ko 11 otsaila/8:00 am - 2019ko 1 martxoa/5:00 pm

Martxoaren 14an Bizkaia Mentoring Network-ek beste taldekako mentoring saio bat antolatu du Beazen. Sei enpresa aukeratuko dira mentore-talde baten aurrean beren proiektuak aurkez ditzaten. Zurea horietako bat izan daiteke! Eskaera egiteko epea otsailaren 11n hasi eta martxoaren 1ean amaituko da.
Hirugarren saioa izango da eta mentoring-eredu honek oso harrera ona izan du eta startupek nabarmendu dute, oso baliagarria delako saio bakarrean entzutea hainbat motatako profil eta esperientziak dituzten profesionalen iritzia.
Aurreko bileren dinamika mantentzen da: 6 enpresa, 30 minutu beren proiektuak aurkezteko, eta informazio baliagarria, erreferentziak eta estrategiak eskainiko dizkien lauzpabost pertsonako mentore-taldea.
Martxoaren 4an jakinaraziko da zeintzuk diren aukeratutako enpresak. 2019an taldekako beste bi aztertze-saio egitea aurreikusten da. Garaiz jakinaraziko dizkizuegu deialdi berriak.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 2019ko 11 otsaila/8:00 am
- Amaiera:
- 2019ko 1 martxoa/5:00 pm
- Kategoria Ekitaldi:
- Beazen jardunaldia
- Ekitaldi etiketak:
- mentoring