European Data Incubator, Big Data startupentzako inkubazio-programa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

European Data Incubator, Big Data startupentzako inkubazio-programa

2019ko 16 apirila/8:00 am - 2019ko 19 ekaina/5:00 pm

Ekainaren 19ra arte zabalik egongo da epea izena emateko European Data Incubator programan. Helburua da datu handietan oinarritutako produktu eta zerbitzu belaunaldi berri bat bultzatzea. 5 milioi eurorekin hornituta dago eta inkubazio programan parte hartzeko Big Datako 50 startup eta ETE bilatzen ditu.  Izen-emaetea.

EDI proiektuaren helburua da datu handietan oinarritutako produktu eta zerbitzu belaunaldi berri bat bultzatzea.

Inkubazio-programak hiru era dauzka parte hartzeko. Berrikuntza irekian oinarritzen dira denak, nork proposatzen duen erronka eta nork ematen dituen datuak, hortxe datza aldea.

Programak zortzi hilabete iraungo du 2019ko abuztutik 2020ko apirila arte, baina sailkatzeko hiru fase daude.  Berlinen Datathon egingo da Experimento fasera joango diren 17 erabakitzeko.  Bilbon bi bilera egin ondoen Evolución azken etapara joango diren 7ak erabakiko dira.

European Data Incubator ekimena Big Data Value PPP hitzarmenaren barruan sartzen da. Europako Batzordeak sinatu du hitzarmen hori industriako eta akademiako bazkideekin batera, datuetan oinarritutako Europako ekonomia bultzatzeko. Deustuko Unibertsitateko MoreLab ikerketa-taldeak koordinatzen du EDI

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 16 apirila/8:00 am
Amaiera:
2019ko 19 ekaina/5:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA