Bizkaia Mentoring Network: bizkortze txikietarako saioak

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bizkaia Mentoring Network: bizkortze txikietarako saioak

2019ko 15 apirila/8:00 am - 2019ko 16 apirila/5:00 pm

Apirilaren 15 eta 16an Bizkaia Mentoring Network-ek bizkortze txikiak egiteko saio batzuk antolatuko ditu Beazen.Bide honen bidez zenbait alderdi gehiago landu behar dituzten enpresei laguntza ematen zaie banakako eta taldekako mentore-aholkularitza jaso baino lehen.

Bizkaia Mentoring Network sarearen bidez enpresetako aholkulariak eta hazteko gaitasun handiak dituzten startupak harremanetan jar daitezen errazten dugu, proiektu horiek bizkortzeko elkarlanean ari daitezen.

Sarea sei urte arte edo 10 langile arteko enpresentzat pentsatuta dago. Haien zerbitzura banakako mentoring saioak antolatzen hasi zen, berrikuntza-proiektu jakin  batzuetarako. Hauei sareko kide bakar batekin aritzea proposatu zitzaien.

Zerbitzu finkatu ondoren abian jarri zen taldekako modalitatea. Honek aukera ematen du enpresa bat hainbat profiletako eta korporazio arlo desberdineko mentore-taldearen aurrean aurkezteko.

2019an berriro zabaldu zen ibilbidea, bizkortze txikiko ildoa ezarriz. Hau oraindik aurreko mentoretza ereduetarako prest ez dauden arren posizionamenduan aldaketa nabarmena lortzeko bizkortze txikia behar duten enpresei begira antolatu da.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 15 apirila/8:00 am
Amaiera:
2019ko 16 apirila/5:00 pm
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA