B-Venture 2021

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

B-Venture 2021

2021ko 26 martxoa/8:00 am - 2021ko 4 urria/5:00 pm

Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren seigarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da.

B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 24 finalista aurrehautatuko ditu.

Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat jarraituko dute. Programa horretan, negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusiko dituzte, eta proiektuen defentsa prestatuko dute.

Beste hautaketa baten ondoren, 20 startupek finantzaketa-erronda bat hasteko aukera izango dute urriaren 19an eta 20an, B-Venturen, eta bilera pertsonalak izango dituzte inbertitzaileekin eta enpresekin. Halaber, 12 hilabeteko laguntza izango dute negozio-eredua martxan jartzeko, Euskalduna Jauregiko erakustokian stand bat jartzeko eta El Correon eta bventure.com-en ikusgai jartzeko.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2021ko 26 martxoa/8:00 am
Amaiera:
2021ko 4 urria/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA