Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetan trantsizio digitala eta berdea bultzatzeko, Beazek gaikuntza-ibilbide bat proposatu du, bi erronkek dakartzaten aukerak identifikatzen laguntzeko.

EgokiNN lau gairen inguruko tailerrak online eta presentzialak izango dira: zibersegurtasuna, datuen kudeaketa, ekonomia zirkularra eta barne-ekintzailetza. Moduluen lehen saioa online egingo da.

Modulu bakoitzak hiru lan-saio izango ditu. Lehenengoan, gai bakoitzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira; bigarrenean, parte hartzen duten enpresetako 15 aukeratuak izango dira prestakuntza aurreratuagoa jasotzeko. Azkena banakako saio bat izango da, 5 ETEri hobekuntza-puntuak identifikatzeko eta ekintza-plan bat definitzeko aukera emango diena.

Prestakuntza doakoa da eta 2021eko urritik 2022ko urtarrilera bitartean izango da.



1. modulua

Urriak 6, 13, 18-25

Zibersegurtasuna. Digitalizazioaren arriskuak, nola ezagutu eta kudeatu

  • Zibersegurtasuneko oinarrizko gaitasunak
  • Zibersegurtasunaren errealitatera hurbiltzea
  • ETEei aplikatutako zibersegurtasuna: diagnostikoa, ibilbide-orria, ekintza-plana

Irakaslea: Osane Consulting

  


2. modulua

azaroak 4, 11, 15-19

Datuen balioa

  • Data analytics proiektuak identifikatzeko testuingurua eta tresnak
  • Enpresa bakoitzaren errealitatea data analytics mapara lurreratuz
  • Epe motz-ertainean garatu beharreko proiektu zehatzen ibilbide-orria diseinatzea

Irakaslea: We Are Clickers

 


3. modulua

Abenduak 2, 13, 15-21

Nola hartu eta ezarri ekonomia zirkularra

  • Ekonomia zirkularraren kontzeptuari buruzko sarrera
  • Nola hartu eta ezarri ekonomia zirkularra nire enpresan
  • Zirkularitaterako ibilbide-orria sortzen

Irakaslea: IK Ingeniería


4. modulua

Urtarrilak 13, 20, 24-31

Barne-ekin, proiektu berriak identifikatu eta definitzea

Hazteko eta berritzeko bide alternatiboak. Sormena

Ekipoak dinamizatzeko eta pentsamendu sortzailea pizteko tresnak eta teknikak

Benetako proiektu baten bidez barneratzea

Irakaslea: Euskalit

 


3. modulorako izena emateko formularioa: “Nola hartu eta ezarri ekonomia zirkularra” IK Ingeniería

abenduaren 1ara arte


Beaz

DOAKOA
IKUSTEA