Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • BeDIGITAL 2025

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Ekainaren 3tik 5era, +INDUSTRY 2025 azokaren esparruan, BeDigital-en edizio berri bat egingo da. Topaketa horretan enpresa liderrak bilduko dira, eta irtenbideak aurkeztuko dituzte hainbat arlotan (big data, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, errealitate areagotua, IoT, blockchain eta 5G teknologiak).

  • South Summit Madril 2025

    La Nave. Madrid

    Ekainaren 4tik 6ra bitartean izango da Madrilen South Summit-en hamalaugarren edizioa.

  • Provider 2025 lehiaketa, sari-banaketa

    BIC Bizkaia

    Bost ikastetxe, zortzi proiektu, iritsi dira Provider enpresa ideien V. lehiaketako finalera. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.  

  • Ateak zabalik 42 Urduliz Bizkaia – ekainak

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Ekainaren 14, 17 eta 25n ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-emateak.

  • EBN Congress 2025

    BIC Bizkaia Ezkerraldea Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33,Barakaldo,Bizkaia

    Ekainaren 18tik 20ra, BIC Bizkaia Ezkerraldeak EBN Congress,-en 2025eko edizioa hartuko du, alegia, Europako BICen urteko topaketarik garrantzitsuena.

  • iF Design Student Award 2025

    Museo Guggeheim

    Ekainaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak  iF Design Student Award 2025 sariak banatuko ditu.

  • B-Venture 2025

    Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren hamargarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da.

  • COMMUNITY BREAKFAST – BBK ARIN

    Irailaren 9an, 9:00etatik 10:00etara, Community Kitchen-en (7. solairua) gosari berezi bat egingo dugu BBK Arin programaren 3. edizioko startup berriak ezagutzeko.

  • GovTech Bizkaia

    Irailaren 16an, 10:00etan, B Accelerator Tower eraikinean egingo da  GovTech Bizkaia  programaren jardunaldi berria. Ekimenak aurrera jarraitzen du, zerbitzu publikoak hobetzeko helburuarekin, ekosistema berritzaile eta eraldatzaile bat sendotuz. Topaketan, orain arte lortutako aurrerapenak eta emaitzak aurkeztuko dira, eta Lantik eta Beaz erakundeek parte hartuko duten ekintza-ildo […]

  • Igerileku berria 42 Urduliz Bizkaia: 2025ko urria

    Urriaren 20an 42UrdulizBizkaiak igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba. 

  • SAIL INN PRO

    Urriaren 28an eta 29an ospatuko da Getxon eta Bilbon SAIL INN PROren seigarren edizioa, itsas-nautika sektorean berrikuntza, ekintzailetza eta lankidetza bultzatzeko ezinbesteko topaketa profesionala. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak sustatuta, ekitaldi hau topagune […]

  • BIME 2025

    Palacio Euskalduna

    Urriaren 28tik 31ra, Bilbao Bizkaia BIMEren agertoki izango da berriro, musikaren sektoreko topaketa nagusietako bat. BIME Pro eta BIME Live ardatzen bidez, Atlantikoaren bi aldeetan eszenak, lurraldeak, profesionalak eta sormen-komunitateak lotzen dituen sare aktibo gisa duen eginkizuna berretsiko da.

  • WOIC 2025 – World Open Innovation Conference

    B Accelerator Tower, BAT

    Azaroaren 5ean eta 6an, Bilbok World Open Innovation Conference, WOIC konferentzia hartuko du, egin-eginean ere Stanford eta Berkeleyko ekosistemak sustatutako nazioarteko konferentzia akademikoa. Bertan, ikertzaileak, politika publikoen arduradunak eta berrikuntzaren eta ezagutzaren transferentziaren arloko lider korporatiboak biltzen dira urtero.

  • Zitek – Nola izan ekintzaile Insurtech-en

    Facultad de Economía y Empresa (Sarriko). Salón de Grados

    Azaroaren 7an, EHUko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultateak hitzaldi bat eskainiko du: “Nola ekin Isurtechen”, Oscar Paz de la Fuenteren eskutik, Insur NOW!-eko zuzendari nagusia.

  • Ate irekien jardunaldia: 2025eko azaroa

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Azaroaren 7, 18 eta 28an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz Bizkaia programazio campusean.

  • Deustu Ekintzaile Astea

    Universidad de Deusto

    Azaroaren 17tik 21ra bitartean, Deustuko Unibertsitatean Deutsu Ekintzailetza Astearen beste edizio bat antolatuko du.

  • Enlit Europe

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Azaroaren 18tik 20ra, Bilbao Exhibition Centrek Enlit Europe hartuko du, energiaren sektoreko nazioarteko foro nagusietako bat.

  • Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdia Maker Faire Bilbao

    Antigua Fábrica Artiach - Centro cultural Espacio Open

    Azaroaren 21etik 29ra Artiach fabrika zaharrean, Zorrotzaurren, eta hiriko beste toki batzuetan Maker Faire Bilbao jaialdia ospatzen da, sortzaileen potentziala zabaltzera bideratutako tailerrez, aurkezpenez eta jarduerez betetako programarekin.