- Home
- SAIL INN PRO
SAIL INN PRO
- Ekitaldi hau amaituta dago
SAIL INN PRO

Urriaren 28an eta 29an ospatuko da Getxon eta Bilbon SAIL INN PROren seigarren edizioa, itsas-nautika sektorean berrikuntza, ekintzailetza eta lankidetza bultzatzeko ezinbesteko topaketa profesionala.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak sustatuta, ekitaldi hau topagune estrategiko gisa sendotu da, proiektu jasangarriak, teknologia-irtenbide berritzaileak eta ekonomia urdinaren ekosistemako eragileen arteko aliantzak garatzeko.
Aurtengo egitaraua bi jardunaldi nagusitan egituratuta dago. Urriaren 28an, TikiTokin (Getxo), ardatz izango du mundu akademikoa eta enpresak konektatzea, prestakuntza eta gazte talentua sustatuz. Urriaren 29an, BAT B-Accelerator Tower-en (Bilbo), berrikuntzaren azken joerak, start-up-ak eta itsas-ingurunera aplikatutako negozio-eredu berriak jorratuko dira.
Xehetasunak
- Hasiera: 28 urria, 2025
- Amiera: 29 urria, 2025
- Kategoria Ekitaldi: Otros
