Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

BIME 2025

28 urria, 2025/8:00 am - 31 urria, 2025/5:00 pm

Urriaren 28tik 31ra, Bilbao Bizkaia BIMEren agertoki izango da berriro, musikaren sektoreko topaketa nagusietako bat. BIME Pro eta BIME Live ardatzen bidez, Atlantikoaren bi aldeetan eszenak, lurraldeak, profesionalak eta sormen-komunitateak lotzen dituen sare aktibo gisa duen eginkizuna berretsiko da.

Hurrengo edizioak lan-arlo berri bat izango du, Kultura eta Sormen Industrien Ikerketarako lehen Kongresua bilduko baitu BIME Pro ekimenaren esparruan. Kongresuak hainbat aditu, akademiko eta profesional bilduko ditu sektorearen erronkak zorrotz aztertzeko eta KSIen profesionalizazioa eta hazkundea bultzatuko duen ezagutza aplikatua sortzeko.

Hori guztia tokiko, nazioko eta nazioarteko enpresa, elkarte, hedabide eta erakundeekin lankidetzan, hala nola Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila, Lanbide, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saila, Bilboko Udala (Bilbao Ekintzaren bitartez), Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa, Turismoaren Euskal Agentzia, BASQUETOUR, Kolonbiako Kultura, Arte eta Jakintza Ministerioa, Bogotako Alkatetza Nagusia eta Comfamako ELPAUER, besteak beste.

 

 

Xehetasunak

  • Hasiera: 28 urria, 2025/8:00 am
  • Amiera: 31 urria, 2025/5:00 pm
  • Ekitaldi kategoria: ,
  • Ekitaldi etiketak:

Egoitza

  • Palacio Euskalduna