- Home
- Ekitaldiak for week of 30 azaroa, 2020 – InfoBeaz
Ekitaldiak for week of 30 azaroa, 2020 – InfoBeaz
Week of Ekitaldiak
Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza
Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza
Basque Health Cluster-ek eta Beazek "osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea" ikastaroa antolatu dute. Prestakuntzak berebiziko garrantzia du bizi garen uneon, osasunarekin lotutako ekonomia garatzen jarraitzearen garrantzia agerian geratu delako. Ikastaroak 13 lan-saio izango ditu, eta, horietan, enpresaren kudeaketarekin eta administrazioarekin, finantzaketa publiko eta pribatuarekin, banaketarekin, erregulazioarekin edo zentro teknologikoekiko lankidetzarekin lotutako alderdiak […]
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
Urriaren 2an ANDREkintzailea programaren beste edizio bat hasiko da. Foru proiektu honen helburua emakumeek gidatutako enpresen garrantzia nabarmentzea da. ANDREkintzailea laguntza-programa bat da eta hor "prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea". Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen duela zazpi urte, "emakume enpresariak ikusarazteko eta emakume gazteengan ekintzailetza-zaletasunak azaleratzea ahalbidetuko duten erreferenteak sortzeko". Praktikan, lidergoa, kudeaketa komertziala […]
Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa
Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa
Abenduaren 4ra arte zabalik egongo da epea CaixaBank eta Enisak Iberiar penintsulako startup berritzaileenak saritzeko bultzatutako Emprendedor XXI sarietan izena emateko. Izen-ematea. Oinarri teknologiko eta berritzailea duten mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek eska ditzakete, baldin eta irabazi-asmoko pertsona juridiko gisa eratuta badaude eta egoitza fiskala Espainian edo Portugalen badute, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekin […]
Mentoring startupentzat, 2021eko programa – deialdia zabalik
Mentoring startupentzat, 2021eko programa – deialdia zabalik
Azaroaren 23ra arte egongo da zabalik Bizkaia Mentoring Networkek antolatzen dituen talde-mentoring saio berrietarako hautagaitza aurkezteko epea. Programa sei urte arteko antzinatasuna edo 10 langile arte duten enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beren proiektua batzorde aholkulari baten aurrean aurkeztu eta haien iritziak berehala jaso nahi badituzte. Enpresak zuzentzen eta sortzen esperientzia handia duten 3 edo […]
Maker Faire 2020
Maker Faire 2020
Azaroaren 13tik abenduaren 23era, Open Guneak Maker Faire Bilbao 2020 aurkeztuko du. Covid-19ak markatuta dator aurtengo edizioa. Bai pilaketak eta arriskuak saihesteko beharragatik, bai "maker" komunitateak pandemian izan duen paper nabarmenagatik. Bi egoera horien ondorioz, topaketaren formatua egokitu behar izan da, eta komunikazio-bideak zabaldu. Hala, asteburu batean bildu beharrean, azaroan eta abenduan zehar luzatuko dira […]
Bizkaia Mentoring Network, 2020ko ekitaldiaren amaiera, 2021ekoaren hasiera
Bizkaia Mentoring Network, 2020ko ekitaldiaren amaiera, 2021ekoaren hasiera
Abenduan zehar, Bizkaia Mentoring Networkek amaiera emango dio 2020ko deialdiari, eta datorren urtean zein ekintzailek parte hartuko duten erabakiko du. Hilaren 11n eta 14an, 10 startupek parte hartu duten ekitaldiko azken saioak egingo dira. Sareko kide diren aholkularien taldeak azken asteotan jaso diren hautagaitzak ebaluatzeko prozesua amaituko dute 10ean eta 15ean. Otsailean, berriz ere martxan […]
Erakusketa: “Janzteko artea”
Erakusketa: “Janzteko artea”
Abenduaren 2tik apirilaren 11ra bitartean, Mercedes de Miguel diseinatzailearen lanaren erakusketa izango da ikusgai Gueñesko Basque Design Center-en. "El arte de vestir" erakusketak hogeita hamar urteko ibilbidea egiten du moda-diseinatzaile gisa egindako lanagatik eta enpresa-ibilbideagatik ezaguna den profesional baten ofizioan. Bokazio goiztiarra izan zuen, eta 15 urterekin Bilbora joan zen diseinua ikastera. Geroago, Bartzelonan osatu […]