Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Emprendedor XXI sarien XIV. edizioa

2020ko 3 azaroa/8:00 am - 2020ko 4 abendua/5:00 pm

Abenduaren 4ra arte zabalik egongo da epea CaixaBank eta Enisak Iberiar penintsulako startup berritzaileenak saritzeko bultzatutako Emprendedor XXI sarietan izena emateko.  Izen-ematea.

Oinarri teknologiko eta berritzailea duten mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek eska ditzakete, baldin eta irabazi-asmoko pertsona juridiko gisa eratuta badaude eta egoitza fiskala Espainian edo Portugalen badute, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekin badiote jarduerari.

Emprendedor XXI ekimenak eskualdeetako 19 sari ditu, eta horien bidez, beren lurraldean, gure kasuan Euskal Autonomia Erkidegoan, eragin handiena duten edozein sektoretako enpresak bereizten dira. Irabazleek 5000 € jasotzen dituzte eta nazioarteko prestakuntza-programa baterako sarbidea.

Halaber, 8 sari emango zaizkie oinarrietan planteatutako 8 erronkei irtenbiderik onenak proposatzen dizkieten enpresei, iraunkortasunarekin, turismoarekin, osasunarekin, finantzekin, zientziarekin eta teknologiarekin lotuta. 15.000 € eta nazioarteko laguntza-programa bat dira kategoria horretako sariak. Baita “DayOne Open Innovation” programan sartzea ere. Programa horri esker, haietako batzuek 15 000 euroko balioa duen pilotu bat egin ahal izango dute Caixabanken negozio-arlo batekin.

Saria jaso duten enpresa guztiek mentoring espezializatuaren laguntza izango dute eta Investors Day EmprendedorXXI jaialdian parte hartu ahal izango dute.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 3 azaroa/8:00 am
Amaiera:
2020ko 4 abendua/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA