Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza

2020ko 28 iraila/9:30 am - 2021ko 26 martxoa/12:30 pm

Basque Health Cluster-ek eta Beazek “osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea” ikastaroa antolatu dute.  Prestakuntzak berebiziko garrantzia du bizi garen uneon, osasunarekin lotutako ekonomia garatzen jarraitzearen garrantzia agerian geratu delako.

Ikastaroak 13 lan-saio izango ditu, eta, horietan, enpresaren kudeaketarekin eta administrazioarekin, finantzaketa publiko eta pribatuarekin, banaketarekin, erregulazioarekin edo zentro teknologikoekiko lankidetzarekin lotutako alderdiak landuko dira.

COVID 19ak sortutako osasun-krisiak biozientzien aldeko apustua egitearen eta ikerketan inbertitzearen garrantzia jarri du agerian. Denok dakigu oinarrizko osasun-produktuetako asko kanpoan ekoizten direla. Ondorioz, horien horniduraren gainean ziurgabetasun handia egon da, eta, beraz, bistan geratu da beharrezkoa dela gure autonomia-erkidegoan halako fabrikatzaileak edukitzea. Osaduna aukeraz beteriko sektore bat eta etorkizuna da, hausnartu du Basurkok

Eskolak Deloitte, Cuatrecasas, Garrigues, Gómez Acebo & Pombo Abogados, BHV Partners, AVU Consultores, Basque Trade & Investment, Silo eta Bioef enpresetako ordezkariek emango dituzte, besteak beste.

SPRIk, BIC Arabak, BIC Gipuzkoak, BIC Bizkaia-BEAZek, Qi Europek eta CDTIk enpresa berriak sortzen laguntzeko programez eta zerbitzuez hitz egingo dute; Biocrew, clave eta Capital Cell finantzazio pribatuaz. Bexen Cardio, DeviCE Sistemas, A3Z Advanced eta Owl Metabolomics enpresek osasun-produktuen enpresa bat sortzen eta kudeatzen duten esperientzia partekatuko dute.

Ikastaroak 700 euroko balioa Basque Health Clusterreko bazkideentzat; 950ekoa, berriz, bazkide ez direnentzat. Bizkaiko enpresen kasuan, Aldundiak % 100 finantzatzen du prestakuntza.

Irailaren 28tik martxoaren 26ra bitartean izango da eta egitarau osorako zein banakako saioetarako eman ahalko da izena.

Xehetasunak

Hasiera:
2020ko 28 iraila/9:30 am
Amaiera:
2021ko 26 martxoa/12:30 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA