Uncategorized

Bilbao Bizkaia Design Week 2025

Bilbao Bizkaia Design Week lurraldeko sormen-industriaren eta diseinuaren urteroko topaketa da. Azaroaren 20tik 28ra, #BBDW25-ak hitzaldi, erakusketa, tailer eta networking guneak hartuko ditu, enpresari, kulturari, hiriari, industriari eta teknologiari aplikatutako diseinuari buruz.

Selekted Bilbao Bizkaia 2025

Azaroaren 27ean eta 28an, Bilboko Sozietate Filarmonikoak Selekted Bilbao-Bizkaiaren 2025. edizioa hartuko du.

Employee Journey & Experience programaren 2. edizioa: izen-emate irekiak

“Bizkaia with the talent” estrategiaren barruan, Bizkaia Talentek Employee Journey & Experience gaikuntza-programaren 2. edizioa antolatu du, antolaketa-kultura eta talentua sustatu nahi duten Bizkaiko ETEei zuzenduta. Izena emateko epea zabalik dago. 

B-Venture 2025 ekitaldian parte hartzeko aukeratutako startupak

Urriaren 20ean eta 21an, B-Venture ekitaldiko hamargarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak. Dagoeneko badakigu zeintzuk diren ekintzailetza sustatzeko asmoz El Correok antolatutako foroan parte hartzeko aukeratu diren startupak.

Laguntzak – Ekintzaile 2025

Abenduaren 11ra arte dago zabalik Ekintzaile programa eskatzeko epea. Programa horren helburua da pertsona edo enpresa ekintzaileei laguntzea BICen tutoretzapeko enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak ontzen eta abian jartzen.

Berrikuntza LHtik: Provider programaren 7. edizioa

Urriaren 16ean hasiko da Provider Programaren zazpigarren edizioa. Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikaren Urratsbat progeramaren bitartez, sustatzen dute, Lanbide Heziketatik abiatuta etorkizuneko industriarako irtenbideen negozio-hornitzaile berriak sortzen laguntzeko.

EgokINN: Ekonomia Zirkularreko moduluan izena emateko epea zabalik dago

Urriaren 17ra arte dago zabaik EgokINN programaren 5. edizioan izena emateko epea. Beazek sustatutako programa horren bidez, ETE-ei eraldaketa digitalen eta berdeen ondorioz sortutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzea da asmoa. Zehazki, orain irekiko dira Ekonomia Zirkularreko modulurako inskripzioak.