Infobeaz

EU-LAC jardunaldia: Berrikuntza irekia: erakartzen duten lurraldeak, konektatzen duten enpresak

Urriaren 23an, “Berrikuntza irekia: erakartzen duten lurraldeak, konektatzen duten enpresak” izeneko jardunaldia eskainiko du Beazek, EU-LAC Digital Accelerator-ek antolatutakoa.

Latinoamerika eta Karibeko startupekin batera berrikuntza irekiko prozesuen bidez erronka digitalei aurre egin nahi dieten enpresei zuzenduta dago topaketa.

Mahai-inguru bat egingo da, zeinetan Ormazabal eta ArcelorMittal enpresek hartuko baitute parte. Horrez gain, EU-LAC Digital Accelerator programaren kasu zehatzen, dinamiken eta adibideen bitartez, erronka digital zehatzak identifikatuko dira, berrikuntza irekiko aukera izan daitezen.

,