Urriaren 17ra arte dago zabaik EgokINN programaren 5. edizioan izena emateko epea. Beazek sustatutako programa horren bidez, ETE-ei eraldaketa digitalen eta berdeen ondorioz sortutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzea da asmoa. Zehazki, orain irekiko dira Ekonomia Zirkularreko modulurako inskripzioak.
Programa hori doakoa da eta Trantsizio Digitalerako eta Trantsizio Berderako foru-programaren babesa jasotzeko aukera izan dezaketen proiektuak dituzten enpresei zuzenduta dago.
Bi lan-modulu independentek osatzen dute programa: bata ekonomia zirkularrari buruzkoa eta bestea digitalizazioari buruzkoa.
Ekonomia zirkularrari buruzko programa urriareren 22an hasiko da, eta hiru lansaio egingo dira, honako gai hauen inguruan hitz egiteko: ekoizpen- eta kontsumo-eredu berriak, horiek enpresetan dituzten eraginak eta ekonomia zirkularra hazkunde-faktore bihurtzeko jorratu beharreko estrategiak.
Parte hartzea hautazkoa da. Lehenengo saioan izena emandako ETE guztiak sartuko dira, eta bigarrenean, aldiz, EgokINN filosofiarekin hobekien bat datozen hamabiak. Azken fasean, bost enpresak aholkularitza baten laguntza jasoko dute banakako diagnostiko bat prestatzeko.
Behin ekonomia zirkularreko modulua amaitzen denean, digitalizazioari buruzko moduluan izena emateko epea irekiko da (2026ko otsaila-martxoa).
