“Bizkaia with the talent” estrategiaren barruan, Bizkaia Talentek Employee Journey & Experience gaikuntza-programaren 2. edizioa antolatu du, antolaketa-kultura eta talentua sustatu nahi duten Bizkaiko ETEei zuzenduta. Izena emateko epea zabalik dago.
Programaren bitartez, esparru teoriko komuna eta tresna praktikoak eskainiko dira, enpresek enplegatuen esperientzia hobetu dezaten ibilbidearen etapa guztiak aintzat hartuta, erakarpenetik fidelizaziora.
Prestakuntza-ibilbidea urriaren 24tik azaroaren 25era izango da eta formatu hibridoa izango du, Euskalduna Jauregiko aurrez aurreko saioak eta online saioak uztartuko baitira.
