Uncategorized

Bilbao Bizkaia Film Commission erakundearen 2024ko balantzea

Bilbao Bizkaia Film Commision erakunde sortu zenetik hamar urte pasa dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, filmaketei arreta, kudeaketa eta erakarpena eskaintzea helburu duen zerbitzua sustatzen duten erakundeek, balantzea egin dute eta ikus-entzunezko ekoizpenek jarduera ekonomikoan eta enpleguan izan duten eragin positiboa berretsi dute.

Laguntzak BFA – Nazioartekotze Programa 2025

Martxoaren 3tik 21ra Enpresa Txiki eta Ertainentzako Nazioartekotzeko Foru Programa eskatzeko epea zabalik egongo da, Bizkaiko enpresek nazioarteko merkatuetan duten sarbidea eta presentzia sustatzeko.

Startup Wise Guys – Investor Summit Bilbao 2025

Otsailaren 11n eta 12an, Wise Guys Startup-ak Investors Summit 2025 ekitaldia egingo du Bilbon. Europa osoko inbertitzaile, aditu eta ekintzaileak bilduko dituen ekitaldia izango da, ideiak trukatzeko eta lankidetza sustatzeko. Bi egun dira, networking eta ikasteko edukiekin eta zuk ere parte dezakezu.

Prestaekin 2025: indartu zure startup-a doako gaikuntzarekin

Otsailaren 12an aurkezpen jardunaldi bat prestatu du Prestaekin zerbitzuaren edizio berria aurkezteko. Horren bidez, Beaz-etik ekintzaileei ematen zaien laguntza indartu nahi da. 2025eko deialdian izena emateko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. 

Igerileku berria 42 Urduliz Bizkaia: 2025ko otsaila

Otsailaren 17an 42UrdulizBizkaiak igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba. 

EgokINN- Digitalizazio moduluan izena emateko epea ireki da

Urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra zabalik egongo da EgokINN programaren Digitalizazio moduluan izena emateko epea. Beaz da ETEei zuzendutako trebakuntza-programa horren sustatzailea.