
Otsailaren 12an aurkezpen jardunaldi bat prestatu du Prestaekin zerbitzuaren edizio berria aurkezteko. Horren bidez, Beaz-etik ekintzaileei ematen zaien laguntza indartu nahi da. 2025eko deialdian izena emateko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik.
Prestaekin doako gaikuntza programa bat da, enpresa sortu berriak indartu eta hazi behar diren funtsezko arloetako ezagutza hedatzeko pentsatuta dago.
Lau hilabetetan zehar (otsailaren 19tik maiatzaren 21era), parte-hartzaileek design thinking, Lean Startup, prototipatu azkarra, finantzaketa edo marketin plana bezalako gaietan sakonduko dute.
Prestaekin 2025 azken bi urteetan Bizkaian enpresa berritzaile bat sortu duten ekintzaileei zuzenduta dago, edo Beaz-ek kudeatutako inkubagailuren, batean ostatu hartuta dauden ekintzaileei, edo 2024an trebakuntza hori hasi duten ekintzaileei.
