Albisteak

Bizkaired 2017 Saria

Bizkaired, Bizkaiko Sareko Enpresen Elkarteak, Bizkaired Bizkaia Sarean 2017 Sariaren 7. ediziora hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Aurten elkarteak 10. urteurrena betetzen du.

Bizkaiko Aldundiaren 2017ko Artisautza programa

Apirilaren 12a arte zabalik egongo da epea Bizkaiko Aldundiaren Artisautza Programan eskaerak egiteko. Pertsona, enpresa eta artisauen elkarteetarako diru-laguntzak daude barruan eta helburua enpresa berrien sorkuntza bultzatzea, trebakuntza hobetzea eta sektorearen […]

Design Corner 2017 lehiaketa

Apirilaren 7a arte egongo da zabalik epea Design Corner 2017 lehiaketan izena emateko. Egun merkatuan dauden eta 2014ko urtarrilaren 1az geroztik merkaturatu diren produktuak diseinatu edo ekoiztu dituzten Bizkaiko enpresei eta […]

Ekintzailetzaren etorkizuna Bizkaian

Tartanga  Lanbide Hezkuntzako zentro integratuan egon gara, soinu, ikus-entzunezko eta jokoen moduluetako azken ikasturteko ikasleei enpresa proiektuak garatzeko Aldundiak proposatzen dituen diru-laguntzak azaltzeko. 

Bizkaiko enpresen hazkunderako estrategiak

Joan den otsailaren 20an BECen burutu zen VI. Bizkaia Enpresa bileran egon ziren enpresek aktiboki esku hartu zuten ekitaldiko azken zatian. Ainara Basurkok, Beazko zuzendariak, gai nagusia zen enpresen Hazkundeari […]

Barne-ekintzailetza bultzatzeko ekimenaren balantzea

2014ko erdialdean Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin elkarlanean,  abian jarri zuen barne-ekintzailetza bultzatzeko “UP Euskadi” ekimena, hazkunderako bide hau aukeratzen duten enpresei laguntza emateko.

Irrati-egunak Beazen

Otsailaren 13an Irratiaren Munduko Eguna ospatu zen eta  zenbait irratik beren saioak zuzenean eman zituzten Beazko Bizkaia Sortzailea gunean. 

Enpresak bizkortzeko lantegia Bostonen Bizkaiko 12 enpresarentzat

Martxoaren 20tik 13ra Bizkaiko 12 startupek proiektuak bizkortzeko lantegi berezi batean esku hartuko dute Bostonen eta bat egingo dute 2016an MassChallengeBiscay lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu zutenekin.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA