Euskal berriak

Quality Innovation Award 2017

Abian dago jada Quality Innovation Award-en 2017ko edizioa. 2007an Excellence Finland-ek sortu zuen sari honen helburua produktu, prozesu eta antolakundeen berrikuntza sustatzea eta enpresei tokiko eta nazioarteko errekonozimendua ematea da.

EIDEren lehen elkarrizketa enpresekin

Martxoaren 1ean EIDEk – Euskadiko Diseinugileen Elkarteak, lehen Elkarrizketa Enpresekin antolatu zuen Beazen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Sortzailea 2016 programaren barruan garatzen ari den Basque Design Industries proiektuaren baitan.

BIG Bilbao, ekintzailetza zentro berria

Bilboko Udalak BIG Bilbao (Bilbao Ideien Gunea) inauguratu zuen martxoaren 16an. Ekintzailetza zentro berritzailea da eta helburu nagusia hirian enpresa arloko proiektuak martxan jartzeko erraztasunak ematea da.

Bizkaired 2017 Saria

Bizkaired, Bizkaiko Sareko Enpresen Elkarteak, Bizkaired Bizkaia Sarean 2017 Sariaren 7. ediziora hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du. Aurten elkarteak 10. urteurrena betetzen du.

AzPlay 2016: zeure proiektua bidal dezakezu!

Abian dago jada Azkuna Zentroak antolatzen duen  AzPlay Bideo-joko Independienteen Nazioarteko  Lehiaketaren zazpigarren edizioa. Proiektuak aurkeztu nahi dituzten pertsonek irailaren 30a arte dute izena emateko epea. Urriaren 17an jakinaraziko da […]

2016ko EikenTALENT sariak banatu dira

Beazko Bizkaia Sortzailea gunean EikenTALENT sarien bederatzigarren edizioko irabazleei sariek banatu zizkieten ekainaren 14an. “Dale al like” eta “Dentro del bosque” izan dira EiTB saria eta Eiken saria irabazi dutenak […]

2016ko Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionala eman dute

Beste behin aurten BIEMHren barruan AFMk antolatzen duen Teknologia Aurreratuko Berrikuntza Sari Nazionala emateko agertokia izan da.  Maila ona eta proiektu interesgarriak, sektoreko enpresen dinamismoa islatzen dutenak. Zorionak!

Eusko Jaurlaritza – Innobideak estrategia

Apirilaren 8tik irailaren 28ra zabalik egongo dira Eusko Jaurlaritzaren Innobideak estrategiaren barruan dauden hiru diru-laguntza deialdi: Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak. Helburua euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea da, teknologia arlokoak ez diren […]

Abian dago Bizkaia Open Future_: ekimena

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak adostu duten aliantzaren ondorioz Bizkaia Open Future_ sortu da, Bizkaiko Lurralde Historikoko industria-sektoreari 4.0 industriaren eredu berrira trantsizioa egiten laguntzeko, eta Beaz erakunde laguntzailea da. […]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA