Euskal berriak

Bizkaiak berritu egin du Innobideak programarekin duen konpromisoa

Aurten ere Bizkaiko Aldundiak  onartu du lurraldeko enpresen lehiakortasuna sustatzeko asmoen protokoloa berritzea, Innobideak programaren bitartez. Programa hau enpresa txiki eta ertainentzat da, batez ere, lehia globalaren barruan, haien garapen […]

Aero Innovation Event 2016

Martxoaren 14 eta 15ean Aero Innovation Event 2016 ekitaldia burutuko da BECen. Aeronautikaren sektorean jakintzaren transferentzia egiteko metodologia berriak aztertuko dira eta berrikuntza sistemako edozeinentzat interesgarria izango da.  Izen-ematea.

Eusko Jaurlaritzak 146,8 milioi I+Grako 2016an

Eusko Jaurlaritzak 146.8 milioi bideratuko ditu 2016ko deialdietan euskal industrien I+Grako, aurten baino %9 gehiago. Diru-laguntzak Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus programen bidez emango dira.

Bizkaiko 2015eko berrikuntzari buruzko txostena

Barrixek, Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak, Norabidea 2015 txostena argitaratu du, lurraldeko enpresen berrikuntzari buruzko errealitatea eskaintzen duen inkesta. Txostenaren arabera, enpresetako %68,7 berrikuntza egiteko erabakia arrakastatsua izan dela uste du, 2014an baino gehiago […]

Enplegu eta ekintzailetasun solidarioko Bizkaiko lehenengo hiru anezkak

Inskripzioa egiteko epea irekita dago urtarrilaren 22ra arte eta anezken kudeaketa DEMAk egingo du, Fundación Santa María la Real Fundazioarekin batera. Lehenengo hiru anezkak otsailean hasiko dira lanean  Ezkerraldea, Enkarterri […]

Eusko Jaurlaritza – Ingurumena babesteko diru-laguntzak

Otsailaren 4a arte zabalik egongo da epea Eusko Jaurlaritzak ingurumena babesteko inbertsioetarako ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko. Aurreko deialdiarekin alderatuta aldaketarik esanguratsuena ia milioi t!erdi euroko gehikuntza izan dela da.

Javier Barroeta Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu da

Urte mamitsua izan da Javier Barrroetarentzat, joan den martxoan Bilbon Goi-mailako lehenengo joskintza eskola ireki ondoren orain Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu baita.

Enpresen berrikuntzari buruzko EENren inkesta

INEk egiten duen Enpresetako Berrikuntzari buruzko Inkestaren arabera, EAE hirugarren lekuan dago.  2014an 1.656 enpresak egin zituzten jarduera berritzaileak eta 1.327.1999 euro inbertitu zituzten berrikuntza horiek egiteko.

Abian dago MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketa

2016ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik epea enpresa sortu berrien munduko lehiaketarik handiena den MassChallenge-Biscay 2016-ra aurkezteko. Izen-ematea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA