Infobeaz

Eusko Jaurlaritza – Basque Industry 4.0

Ekainaren 25etik  irailaren 17ra diru-laguntzak eskatu ahalko dira Eusko Jaurlaritzak Spriren bidez bultzatzen duen Basque Industry 4.0. programan. EIKTetan I+G proiektuen emaitzak merkatura arinago transferitzea da helburua eta  2,55 milioi eurorekin hornituta dago.

Basque Industryren helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko.

Zehazkiago diru-laguntzak zibersegurtasun, cloud computing, big data, robotika kolaboratibo, errealitate handitu edo sentsorikorako pentsatuta daude. Gehieneko iraupena 12 hilabete da eta gutxieneko aurrekontua 75 000 eurokoa.

 

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA