Beazen albisteak

B-Venture 2025 ekitaldian parte hartzeko aukeratutako startupak

Urriaren 20ean eta 21an, B-Venture ekitaldiko hamargarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak. Dagoeneko badakigu zeintzuk diren ekintzailetza sustatzeko asmoz El Correok antolatutako foroan parte hartzeko aukeratu diren startupak.

Berrikuntza LHtik: Provider programaren 7. edizioa

Urriaren 16ean hasiko da Provider Programaren zazpigarren edizioa. Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknikaren Urratsbat progeramaren bitartez, sustatzen dute, Lanbide Heziketatik abiatuta etorkizuneko industriarako irtenbideen negozio-hornitzaile berriak sortzen laguntzeko.

EgokINN: Ekonomia Zirkularreko moduluan izena emateko epea zabalik dago

Urriaren 17ra arte dago zabaik EgokINN programaren 5. edizioan izena emateko epea. Beazek sustatutako programa horren bidez, ETE-ei eraldaketa digitalen eta berdeen ondorioz sortutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzea da asmoa. Zehazki, orain irekiko dira Ekonomia Zirkularreko modulurako inskripzioak.

GovTech Bizkaia indarberrituta itzuli da berrikuntza publikoa bultzatzen jarraitzeko

Irailaren 16an, 10:00etan, B Accelerator Tower eraikinean egingo da  GovTech Bizkaia  programaren jardunaldi berria. Ekimenak aurrera jarraitzen du, zerbitzu publikoak hobetzeko helburuarekin, ekosistema berritzaile eta eraldatzaile bat sendotuz.

Laguntzak BFA – Enpresa Berritzaileak Sortzeko, 2. deialdiak 2025

Otsailaren 3tik 28ra, bitarten zabalik egongo da Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa eskatzeko epea. Horren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta enpresa berritzaile berriak haztea babesten du.

Startupei inbertsio-txandetan gaikuntza ematea

Abian da Inbertsio-txandaketan gaikuntza-zerbitzuaren deialdi berria. Zerbitzu hau Bizkaian egoitza duten eta hazkunde-erronkei aurre egin eta finantzaketa-iturriak zabaldu nahi dituzten startup berritzaileei zuzenduta dago, inbertsio-rondak definituz kapital berria lortzeko helburuarekin. […]