Abenduaren 15eko astean Beazi I+G+b proiektuekin lotutako kalifikazio fiskaleko bi txosten eskatzeko epea irekitzen dugu.
• Sozietateen gaineko zergan aplikatzeko I+G+b proiektuetarako kalifikazio fiskaleko txostenak
• Aurretiazko txosten arrazoitua duten eta jarduerak gauzatuta dituzten I+G+b proiektuetarako kalifikazio-txostenak (64 bis ex post)
Berrikuntza garrantzitsu batek Sozietateen gaineko Zergaren kenkarirako kalifikazio-txostenei eta finantzatzaile bati kreditu fiskala lagatzeari eragiten die (64 bis): “zergadunek egindako jardueren ingurumen-inpaktu negatiboa nabarmen murrizteari soilik lotutako I+G proiektuek, Foru Arauaren 65.1 artikuluan aurreikusitako tipologiei erantzuten dietenak”, % 5eko kenkari gehigarria izango dute.
Aldaketa hau SZren Foru Arauaren 62. artikuluaren erreformaren ondorioa da, ikerketa eta garapen jarduerengatiko kenkariari buruzkoa.
Kalifikazio fiskala doakoa eta loteslea da eta 2026ko otsailaren 16ra arte eskatu ahal izango da; txostenak ekainaren 30a baino lehen jaulkiko dira.
