Beazen albisteak

BFAren laguntzak – Bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko

Uztailaren 15era arte zabalik dago Bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea. Diru-laguntza horien helburua foru-sarea hobetu eta modernizatzeko proiektuak babestea da.

BFAren dirulaguntzak – Artisautzaren sustapena

Maiatzaren 18tik ekainaren 8ra zabalik egongo da epea Artisautzaren sustapena foru programan izen emateko. Programaren helburua da sektore horretako Bizkaiko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzeko. 

Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 3. deialdia

Maiatzaren 20ra arte zabalik egongo da epea Beazek, BCAMeko Ezagutza Transferentziarako Unitatearekin lankidetzan, eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 3. edizioan parte hartzeko eskabidea egiteko.

BFAren laguntzak – Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza Programa

Maiatzaren 20tik ekainaren 20ra bitartean zabalik egongo da epea Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza programan eskaerak egiteko. Programa hori Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Gizarte Ekintzako  Sailaksailek sustatzen dute, hirugarren sektoreko enpresa-proiektuak indartzeko.

BIOK! erronka, Segurma

Berrikuntza irekiko beste erronka bat plazaratu dugu, Nagusi Intelligence Center-en baitan, etxe eta negozioetarako segurtasun eta zaintzako konponbide pertsonalizatuetan espezializatutako Segurmarekin batera. Apirilaren 27tik ekainaren 10era zabalik egongo da epea […]

BFA laguntzak – Trantsizio Digital eta Berdea Programa

Maiatzaren 2an Trantsizio Digitala eta Berdea programan eskaerak egiteko epea zabalduko da. Ekonomia Sustatzeko Sailak sustatzen du enpresei digitalizazio-proiektuak eta ingurumen-berrikuntzako proiektuak bultzatzen laguntzeko xedearekin, beren lehiakortasuna hobetu dezaten eta […]

BFA laguntzak – Txekeo Teknologikoak

Irailaren 30era arte egongo da zabalik Txekeo Teknologikoak programako eskaera-epea. Programa hori erronka edo arazo teknologiko jakin bati aurre egin nahi dioten enpresentzako pentsatua dago. 

BFA laguntzak – Kudeabide

Irailaren 30era arte zabalik egon go da epea Innobideak-Kudeabide programan laguntzak eskatzeko. Programa hori kudeaketa aurreratuko tresnak eta printzipioak aplikatuz enpresen lehiakortasuna hobetzeko pentsatua dago.

Modelizazio Matematikoko Aholkularitza zerbitzuaren edizio berria

Maiatzaren 6an online jardunaldi bat antolatu dugu Beazek, Basque Center for Applied Mathematics, BCAMekin lankidetzan,  matematiken bidez berritu nahi duten Bizkaiko ETE eta startupei eskaintzen dien Modelizazio Matematikoko Aholkularitza Zerbitzuaren […]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA