Infobeaz

BFAren laguntzak – Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza Programa

Maiatzaren 20tik ekainaren 20ra bitartean zabalik egongo da epea Ekintzailetza eta Gizarte-Berrikuntza programan eskaerak egiteko. Programa hori Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Gizarte EkintzakoĀ  Sailaksailek sustatzen dute, hirugarren sektoreko enpresa-proiektuak indartzeko.

Programak gizarte-ekintzailetzako proiektu berritzaile baten garapen- eta hazkunde-etapa guztiak babesten ditu, eta hiru jardun-arlo bereizten ditu:

1: gizarte-proiektu berritzaileak identifikatzea eta baliozkotzea
2: enpresa-proiektu berritzaileen garapena
3: gizarte-proiektu berritzaileen hazkundea eta eskalagarritasuna

Gizarte enpresa berri baten proiektua duten pertsona fisikoek, lehendik dauden enpresa eta erakunde sozialek eta horien ordezkari diren erakundeek parte har dezakete.

Foru laguntza hau kudeatzen laguntzen duen erakundea garenez, Beazen zurekin batera aztertzen dugu proiektua. Gure babesa izango duzu!

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA