Infobeaz

BFAren dirulaguntzak – Artisautzaren sustapena

Maiatzaren 18tik ekainaren 8ra zabalik egongo da epea Artisautzaren sustapena foru programan izen emateko. Programaren helburua da sektore horretako Bizkaiko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzeko. 

Programak bi jarduketa eremu ditu:

1. eremua: Artisautza enpresek bultzatutako ekintzak lehiakortasuna indartzeko. Adibidez, makinak eta tresnak eskuratzea (ekipamendu informatikoa, online salmenta kanalak ezartzea), edo lantegiak jartzea, handitzea edo berritzea, besteak beste.

2. eremua: Artisautza elkarteek bultzatutako jarduketak, hala nola artisautza enpresei zuzendutako prestakuntza jarduerak antolatzea, Bizkaiko sektoreko azokak antolatzea edota artisautza lana hedatzea eta bultzatzea.

Beaz programaren kudeaketako erakunde laguntzailea da, alderatu eta aztertu zure proiektua gure talde teknikoarekin!

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA