Infobeaz

BFAren laguntzak – Bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko

Uztailaren 15era arte zabalik dago Bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzeko diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea. Diru-laguntza horien helburua foru-sarea hobetu eta modernizatzeko proiektuak babestea da.

Programa 3 langile baino gehiagoko plantilla duten ETEentzat pentsatuta dago, Bizkaian ekoizpen-zentro bat dutenentzat, eta ITS aurreratuen, azpiegitura adimendun eta digitalaren eta jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren esparruko proiektuak garatzen ari direnentzat.

Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak eta Beazek sinatutako hitzarmen baten ondorioz, gure talde teknikoak programa hori kudeatzen lagunduko du. Gure babesa izango duzue!

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA