Infobeaz

Ubikarek eta IMQ Igurcok lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Ubikare eta IMQ Igurcok bat egin dute beren sinergiak bultzatzeko osasun eta etxeko zaintzaren arloan. Horrela nagusiei nork bere aldetik eskaintzen zizkieten zerbitzuak osatzen dituzte eta adibide ona dira erakusteko enpresen arteko lankidetza lehiakortasuna hobetzeko oinarrizko estrategia dela.

IMQ Igurco erakundea espezializatuta dago menpekotasuna duten edo ahulak diren pertsonei zuzendutako gizarte-osasun zerbitzuetan eta beren egoitza-sarean nahiz etxean bertan ematen diete arreta.

Ubikare startup bat da eta etxeko zaintza-zerbitzu orokorra eskaintzen die menpekotasuna duten pertsonei. 2016an sortu zen, baina haren ibilbidea laburra izan arren duela gutxi Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik ON Bizkaia saria jaso zuen gizarte ekintzailetza eta berrikuntza proiekturik onenarengatik. 

Enpresa biok partekatzen dute helburu bat: etxeko arreta ematea menpekotasuna dutenen eta haien zaintzaileen autonomia, zaintza eta bizi-kalitatea hobetzea. Biok lortu nahi dituzte konponbideak gero eta arinago, sakonago eta profesionalago esku hartzeko.

Hitzarmenak aukera emango du -azaltzen dute Santiago Canales, IMQ Igurcoko zuzendariak eta Angel Díez, Ubikareko kudeatzaile eta sortzaileak- “gure nagusiei ematen genien arreta osatzeko, fase bakoitzean laguntza osoa eta segimendu egokia eskainiz”.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA