Infobeaz

TECH Friendly

Tech Friendly Barakaldoko Big Data ingeniaritza enpresa da, eta erakunde publiko eta pribatuei gizarte-erronkak ulertzen eta horiei heltzeko estrategia egokiak diseinatzen laguntzen die. Duela aste batzuk zaharren egoitzetan COVID-19ren arriskua dimentsionatzeko mapa bat egin zuen. Mapak -sarbide librekoa eta doakoa- aukera ematen du datuak bistaratzeko eta deskargatzeko, eta, horietan oinarrituta, erabaki operatibo eta estrategikoak hartzeko. Egun batzuk geroago gida bat sortu zuen udalei osasun-krisiaren inguruko informazio garrantzitsua ematen laguntzeko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA