Infobeaz

Tech friendly

Tech friendly enpresa laguntzaile gisa sartu da SEGITTUR-Berrikuntza eta Teknologia turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietate Turistiko Adimendunen Sarean. Urrats garrantzitsua da datuetan oinarritutako irtenbideak sortzen espezializatutako startup horrentzat, lurraldeei eta administrazioei gizarte-erronkak ulertzen eta horiei aurre egiteko estrategiarik egokienak hedatzen laguntzeko. Smart Citiesen proiektuak garatzen esperientzia handia duenez, bere erronken artean dago turismo-sektorean kokatzea, eta horrek babesten du Segitturrekin duen lankidetza. Helburua helmugetan eta bertako biztanleengan eragin positiboa izango duen kalitatezko turismoa garatzea da. Horretan lagunduko du Tech friendlyk, soluzio teknologiko integratzaileak ezarriz, hala nola sentsorika eta adimen artifiziala.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA