Infobeaz

Pezestudio

Pezestudio akzesit bat lortu du Egurtek 2020 sarietan DendAZ – This is Basque Design proiektuagatik. Arkitekturari, hirigintzari eta diseinuari buruzko estuio honek pozez hartzen du aintzatespen hori, haren bidez “espazioak material naturalarekin eta lokalarekin eraldatzeko gaitasuna aitortzen baita” eta DendAZ “Euskal diseinuaren erakusketarako eta topaketarako gune garrantzitsua delako”. Azkuna Zentroko beheko solairuan dago, eta erabilera eta xedapen desberdinetara egokitzeko moduko lokala da. Pezestudioren helburua, proiektatzean, identitate, aldakortasun eta jasangarritasuneko espazio baten ideia transmititzea zen. Hori lortzeko, zurezko modulu mugikorrak erabiltzen dituzte, eta, gainera, zentroko beste espazio batzuk aktibatu ditzakete, hala nola atrioa edo erakusketa-aretoa

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA