Infobeaz

Nantek

Nantek-ek Ekintzaile XXI Saria irabazi du Impact kategorian. Epaimahaiak iraultzailetzat jo du Getxoko startup honek garatutako teknologia, nahi gabeko hondakin plastikoak erregai sintetiko bihurtzea ahalbidetzen duena. Horretarako, grafenoa agente erreaktibo gisa erabiltzen duen prozesu termokimiko batez baliatzen da. Nantekek garatutako erreakzio kimikoak plastikozko kilo bakoitzeko litro bat erregai lortzea ahalbidetzen du. Ez da bere teknologiaren aplikazio bakarra; horri esker, besteak beste, energiaren sorkuntzarekin eta petrokimikarekin lotutako industrietan erabil daitezkeen konposatuak lortzen dira. CaixaBank eta Enisak antolatzen dituzten sariotan lehiatzen ziren Espainiako eta Portugalgo ia mila proiekturi gailendu zaie Nantek

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA