Infobeaz

Seriesland Jaialdia

Urriaren 21etik 26ra Seriesland Jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da Bilbon. Antolatzaileek iragarri dutenez, “Jaialdia egongo da gertatzen dena gertatzen dela, ziur asko, erdia online, erdia lineaz kanpo eta osasun neurri askorekin”. Uste dute urte hau funtsezkoa dela entretenimenduaren industriaren eta bere ekarpenen indarra erakusteko, eta horregatik erabaki dute aurrera jarraitzea eta Bilbo nazioarteko webserie onenen erakusleiho bihurtzea. Emanaldiak, estreinaldiak eta 40 sari baino gehiago izango dira. Mundu osoko sortzaileak, ekoizleak eta banatzaileak bilduko dira berriro euren merkatu digitalean. Inoiz baino gehiago, sormenaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arteko lotura erakutsi nahi du jaialdiak.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA