Infobeaz

BIAAF 2020

Dagoeneko ezagutzen dira BIAAF Nazioarteko 7. Moda Lehiaketaren 30 finalisten izenak. Ohi baino edizio konplexuagoa izan da, konfinamenduaren zailtasunengatik; hala ere, kontinente guztietako 90 herrialdetako 1262 pertsonak hartu dute parte. Moda balio kultural gisa sustatzeko eta sektoreko talentu gazteei ikusgarritasuna emateko asmoz sortu zen Bilboko lehiaketa honen nazioarteko bokazioa erakusten duten datuok. Udazkenera arte itxaron beharko da lehiaketaren hiru kategorietako irabazleak zein diren jakiteko: jantziak, osagarriak eta euskal diseinu berri onena. Antia Verea, Cristian Padilla, Janire Olano, Kathy Udaondo eta Irantzu Urdangarin lehiatuko dira.

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA