Infobeaz

Axalko

Durangaldeko mankomunitateak Cycle-Friendly Employer munduko lehen lurralde gisa egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko du uztailaren 10ean. Europako Batzordeak sortutako identifikazioa da, langileen ohiko laneko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzen duten enpresak bereizteko. Estrategia hori babesteko, Europako Txirrindularitza Federazioak jarraitu beharreko urratsak zehazten zituen metodologia garatu zuen. Axalko eta Bike Innovation Hub-en bidez, Durangaldeak proiektua ezagutu zuen eta harekin bat egitea erabaki zuen, ahalik eta enpresa eta erakunde publiko eta pribatu gehien inplikatuz, eskualdea osorik ziurtatzeko asmoz. “Durangaldeko beharrak detektatzeak bizikletaren eguneroko erabilera sendotzeko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ezartzea errazten du”.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA