Infobeaz

Aspaldiko App

Aspaldiko App EHUko hiru ingeniarik sortutako enpresa da, Covid-19aren deseskaladaren ondorioz. Haren lehen proiektua, Yet Plan, taberna, denda, liburutegi, hondartza eta abarren edukiera “berria” kudeatzen laguntzen duen aplikazio bat da. Haren helburua normaltasunera itzultzea bultzatzea da, establezimendu horiei laguntzea, baita jendeari gauzak erraz jartzea ere, ilarak saihestuz. Doakoa, intuitiboa eta erabiltzeko erraza, nahikoa da erregistratzea, lokalen kasuan, eta alta ematea, erabiltzaileen kasuan. Sopela, Getxo eta Gatikako udalek erabiltzen dute aplikazioa. Erabilera hedatzen ari den bitartean, Aspaldikok bigarren proiektu bat du buruan: udan aire libreko ekitaldiak antolatzea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA