Infobeaz

ZUNIBAL: 2020ko NAZIOARTEKOTZE proiektuaren ON Bizkaia saria

Zunibalek produktu eta zerbitzu elektronikoak garatzen ditu itsas sektorean aplikatzeko.  Arrantzari aplikatutako komunikazio satelitalak erabiltzen aitzindariak dira, eta I+G+b sail garrantzitsu bat dute, bezeroen beharretara eta merkatura egokitutako soluzio teknologikoak garatzen lan egiten duena.

Atuna arrantzatzeko lehen buia satelitaletatik olatuak neurtzeko azkenetara, Bizkaian jaiotako enpresa honen historia munduko arrantza- eta itsas sektorearekin paraleloan doa.  Planetaren mutur batetik bestera, Japoniatik Panamara, arrantzan garrantzia duten herrialde guztietan du presentzia Zunibalek, eta bere ekoizpenaren %80 esportatzen du.  Nazioartekotzea da haren hazkundearen gakoa.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA