Infobeaz

Zilarrezko Ekonomiarako 2021-2022 Bizkaia Programa

Azaroaren 30era arte zabalik dago Zilarrezko Ekonomiarako 2021-2022 Bizkaia Programan parte hartzeko epea. Horren bidez, Aldundiak partzialki finantzatuko du zilarrezko ekonomian espezializatzeko master bat egitea.

Programaren helburua da kualifikazioa sustatzea, Bizkaiaren garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa den eta aukera asko dituen sektore batean. Biztanleria zahartzen ari denez, ezinbestekoa da adinekoen beharrei erantzungo dieten eta produktu eta zerbitzu egokiak garatzeko gai izango diren profesionalak egotea.

Zilarrezko Ekonomiarako 2021-2022 Bizkaia Programa unibertsitate-gradua/lizentziatura edo goi mailako heziketa-zikloa duten eta arlo horretan diharduten enpresetan gutxienez 3 urteko esperientzia duten pertsonentzat xedaturik dago.

Deialdiaren guztirako zuzkidura ekonomikoa 108.000 eurokoa da, eta gehienez ere 20 laguni emango zaie laguntza.

Programa hau Bizkaia Talent-ek kudeatzen du.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA