Infobeaz

Turisberri, Bizkaiko turismo-enpresetarako berrikuntza-laborategia

Bizkaiko hamalau turismo-enpresa gehituko dira azaroaren 7an Beazen Turisberri zerbitzuaren bigarren ediziora. Zerbitzu horren helburua sektorearen berrikuntza- eta ekintzailetza-gaitasuna indartzea da, eta horrekin, baita sektorearen lehiakortasuna ere. 

Hautatuak honako hauek dira: Bilbao Paso a PasoBoga GaragardoaB-Lab GastronomicDzingua Kirol Ekintzak, Edari Eskola, Hotel Rural AtxurraHotel Seminario BilbaoJai Alai EventsKuia InvestN.I.S North Incoming ServicePolaris Nautika EskolaSalica Industria AlimentariaTroka Abentura, eta Urdaibai Experience.

Gaikuntzan zehar, lan-saio indibidualizatuak eta baterako saioak txandakatuko dira eta bost arlotan ardaztuko dira: zerbitzuen diseinua, prospektiba estrategikoa, kodiseinua, jasangarritasuna eta negozio-eredu berriak.

Horietan, merkatuan asebete gabeko beharrizanak identifikatzen ikasiko dute, bai eta balio erantsia ekarriko duten zerbitzu-proposamenak definitzen, etorkizuneko eszenatokiak aurreikusten, elkarrekin lan egiten eta berrikuntza dakarren negozio-eredu bat egituratzen ere. Hori guztia garapen jasangarriaren ikuspuntutik.

Gainera, landutako dinamiketan sakontzea ahalbidetuko dioten proiektu pilotu bat egingo dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA