Infobeaz

Tuomas Kuure-ri buruzko erakusketa

Tuomas KuureUrrian Tuomas Kuure artista zurginak bere hiru lan erakutsiko ditu Bilboko zenbait lekutan, besteak beset Beaz-en.  Desingn Kabin bere enpresa ibilbidea noratzen ikusi dugun ekintzaile honek Trust the rhytm artelana erakustriko du Bizkaia Sortzailea gunean urriaren 1etik 15era.   Finlandian jaioa eta zurgintzan  hezia, Kuurek arte-altzarien diseinu eta sorkuntzan dihardu. Haren artelanek, funtzio baliagarria betetzeaz gain,  iradoki egiten dute eta detaile adierazkorrek betekizun garrantzitsua dute, sortze-prozesua produktuena ez bezalakoa izanik. Beazen erakutsiko duen mahaia -Trust the Rhythm (fida zaitez erritmoaz)- bertoko pagoz eta kristalez eginda dago, pintura beltz eta barniz akrilikoekin apaindua, eta begiratzen den angeluaren arabera mugitzen ari dela dirudi. Urriaren 2tik aurrera, BLVArt jaialdiarekin batera, Mongolia Gunea dendan  Tomas Kuureren instalazio bat egongo da. Haren artelanak ikusi ahal izateko azken lekua Fontecha y Salazar kaleko LaborategiART galeria izango da.

Ikusi bideoa Protagonistak atalean

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA