Infobeaz

Think Big 2022 sariak eman dira

15 proiektu aurkeztu dira Think Big 2022 sarietara, dagoeneko egonkortuta dagoen Zitek programaren ekimen bat, EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dutena unibertsitate-ekintzailetza sustatzeko xedearekin. 

Lehenengo saria (2.500 €) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoko masterra ikasi duten Jon Ander Mañaren eta Cristian Ferreiroren Ceata Ingeniería proiektuarentzat izan da, gune zailetan urak tratatzeko landare eramangarrien irtenbidearengatik.

Bigarrena (1.500 €) Irene Martínezen, Laura Beltránen eta Cristina Abascalen (Zientzia eta Teknologia Fakultatean graduatuak) GenomAbs proiektuarentzat izan da. Bere proposamenak aukera ematen du, analisi pertsonalizatu baten bidez, gaixotasun autoimmuneak dituzten pazienteek antigorputz monoklonalak dituzten terapia jakin batzuen arrakastarako edo porroterako duten aurretiko joera genetikoa ezagutzeko.

Hirugarren sariak (800 eurokoa bakoitza) Bilboko Ingeniaritza Eskolan graduatutako Egoitz Goikoetxearen, Galder Goikoetxearen, Iker Zaballaren eta Asier Pérezen Gura proiektuarentzat izan dira, surf-ohol ekologiko baten diseinuagatik. Eta Ekonomia eta Enpresa Fakultateko, Ingeniaritza Eskolako eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko June Ruedaren, Iratxe Bangoren eta Guillermo Pérezen Order Superfast proiektuarentzat; menu digital batetik nabigatzeko, zerbitzari bati deitzeko eta eskaera zuzenean norbere telefonia mugikorretik edo tabletatik bidaltzeko aukera ematen duen aplikazioagatik.

Horrez gain, hiru accesit (300 €) eman zaizkie Alejandra Rastrillaren Zinnia Ediciones proiektuari, Selene Callejoren eta Jon Ciriónen Link to Print proiektuari eta Julio César Martínezen Virtual Space proiektuari.

Oro har hartuta, emakumeek eta gizonek gidatutako proiektuez ari gara, hainbat fakultatetatik datozenak eta hainbat prestakuntza-etapatan, lehentasun estrategikoekin bat datozenak —iraunkortasuna, osasuna, digitalizazioa— . Horietako batzuk dagoeneko enpresa gisa eratu dira. Horiek guztiak argi uzten dute hau: “Unibertsitatean eskuratutako ezagutza eta garatutako ikerketak Bizkaian berrikuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzeko erabili daite

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA