Infobeaz

TELLMEWOW: SORMENEZKO BIZKAIA proiektuaren 2020ko ON Bizkaia saria

2018an, proiektu digitaletan eta bideojokoetan adituak diren ekintzaile talde batek beren ezagutzak batzea erabaki zuen, gailu mugikorretarako aplikazioak eta jokoak sortzeko.  Horrela sortu zen Telmewow, senior games-en garapenean espezializatutako estudio bilbotarra, betiere arreta, oroimena, koordinazioa, ikusmen-pertzepzioa edo arrazonamendua bezalako trebetasunak trebatu nahi dituzten pertsonei zuzendua. Dagoeneko 5 jokok 20 milioi deskarga gainditu dituzte, eta horietatik % 95 atzerritik datoz:  AEBetatik, Brasiletik, Mexikotik, Italiatik edo Japoniatik.  2020. urtea negozioa profesionalizatzeko, zientifikoki baliozkotzeko eta merkatu-kuota handitzeko erronkarekin hasi zen.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA